GARA, 2002/08/14


      ETAren Agiria

      ETAk, Nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen du abuztuaren 4ean Països Catalanseko Santa Pola herrian Espainiako Guardia Zibilaren aurka lehergailuz betetako auto batekin egindako ekintza. Ekintzaren ondorioz kaserna suntsituta geratu zen eta eraikin militarraren barnean zegoen haur bat hilik gertatu zen; kasernaren inguruan zegoen Cecilio Gallego hiritarra ere hilik gertatu zen.

      Gure gain hartzen dugu ere:

      - Abuztuaren 9an, Torreviejan (Països Catalans) Espainiaren interes ekonomiko-turistikoen aurkako ekintza, Queen Burger jatetxean lehergailua ezarriz; eztandak jatetxea suntsitu egin zuen.

      Ekintzaren inguruko hausnarketa eta oharpenak

      Santa Polako ekintza gure herria zanpatzen duten indar armatuen aurkako ekintza argia izan den arren politiko profesional eta Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazka armatuaren kontura bizi direnenei bestelako irakurketa eta balorazioak egiteko baliagarria izan zaie. Hartara:

      - Joko zikin politiko-mediatikoa erabili duten ‘jakintsu’ batzuren aburuz, aurre-abisurik ez ematea, ETAk helburu militarren aurka egiteko ohiko moldea bada ere, ‘ETAren jauzi kualitatiboa’ eta ‘ekintza indiskriminatua’ da. Ez da horrelakorik izan, inondik inora.

      - Ekintzaren ondorioz izandako bi heriotzen aurrean malko faltsorik bota du hainbatek: PPk eta PSOEk, Batasunaren ilegalizazioaren prozedura abiarazteko behar omen zuten aitzakia hartu dutelako ekintzarekin; PNVk, EAk eta IUk ekintza horri ‘esker’ ‘ETArekin akordio sekretorik ez zegoela’ demostratu ahal izan dutelako.

      Guztiei esan behar diegu gatazka armatua gainditzeko, errepresio, imintzio eta disimuloen politika alde batera utzi behar dela eta gatazkaren mamiari serioski heldu behar zaiola behingoan Euskal Herriaren eskubideak onartuz; baina beren pentzua lastozko parlamentuko soldatetatik ateratzen duten politikeroen eskutik deus gutti espero daiteke!

      ETAren aldetik ekintzaren ondorioz hilik gertatu diren bi pertsonak direla eta aspaldian eginiko abisua oroitarazi eta berretsi beharrean gaude:

      - Guardia zibilei, beren senitartekoak ez ditzatela kasernetan sartu, gure herria okupatzen duen indar armatu atzerritarra den heinean Guardia Zibilaren egoitzek gure ekintzen helburu militar izaten jarraituko dutelako.

      - Herritarrei, Euskal Herriko, Espainiako ala Espainiak menpean duen beste herri batekoak direlarik urrundu daitezela Guardia Zibil eta Espainiako beste indar armatuen egoitza, ibilbide eta kideen inguruetatik, ETAren ekintzen helburu izanik ondorio larririk ez dezaten jasan.

      Azkenik, ohartarazi nahi dugu, ETAren helburu diren kaserna horiekin batera helburu izanen direla ere Espainiako beste gune militar eta ekonomiko garrantzitsuak. Gatazkaren luzapena eta konponketa ezaren ardura Espainiako estatuaren agintariena izanik, ekintza horien ondorioak oso osorik eta bete betean haiena da ere.

      Batasuna Espainian ilegalizatzeko prozesuari buruz

      Bestalde, ETAren ekintza armatu horren aitzakitan Espainiako indar politikoek Batasuna Espainian legez kanpo jartzeko prozedura sasi-judizialari ekin diote.

      Honen aurrean ETAk honoko adierazpenak egin nahi ditu:

      - Espainiako agindu faxisten aurrean babes instituzional eraginkorrik gabe jarraitzen duela Euskal Herriak eta euskal herritarrek.

      - Espainiako lege hori Euskal Herrian indargabe eta zilegitasun osotik kanpokotzat hartzen duela ETAk.

      - Era berean, Espainiako lege hori indarrez inposatuko balute Euskal Herrian, ETAk bere aldetik neurri horren bultzatzaile diren alderdi politikoekiko neurriak hartuko dituela jakinarazten du. Baina argi utzi nahi dugu gatazkaren larriagotzearen ardura eta erantzukizun osoa haiena dela.

      - Lege arrotz hori gure herrian nola aplikatzen denari buruzko jarrera espektanteak oro arbuiatzen ditugula. Kontua ez da noiz aplikatuko ote duten, edo Ezker abertzaleak zenbateko inteligentziaz erantzuten dion, baizik eta egoera ez zuzen eta zanpatzaile hori indarrik gabe uzteko Euskal Herrian eman beharreko erantzuna.

      - Beraz, lege horri onespen isil edo abstentzionista ematen dietenena edota lege arrotz hori gure herrian indarrean jartzen lagunduko luketenena ere bada ardura eta erantzukizuna gatazkaren larriagotzean.

      - ETAk eskatzen die eragile eta norbanakoei jarrera aktiboz Euskal Herrian harreman eta zeregin politikoak ziurtatzeko ahaleginak eta bi egitea.

      Azkenik, ohartarazi nahi dugu Euskal Herriaren bizkar gainera erortzen diren dekretu faxisten aurrean Ezker abertzalea ez dela ez abstenituko ez eta beha geratuko. Ez. Lanean jarraituko dugu, borrokan jarraituko dugu, gure herria eraikitzen jarraituko dugu. Zinez eta benetan Euskal Herria eraiki eta berreraiki nahi dutenen arteko elkarlanak proposatzen eta auzolanetan lanean aurkituko du nahi duenak Ezker abertzaleko kidegoa. Euskal Herriari ahotsa eta erabakia emateko behar gorriaren aurrean aitzakia faltsuen atzean ezkutatzen direnei erran behar diegu Euskal Herria herri zanpatua izatetik herri aske eta askatua, sendo eta elkartasunezkoa izateko borroka konpromisoa egina dugula aspaldi eta munduko herrien arteko beste bat izango den arte jarraituko dugula gure ahaleginean.

      Euskal Herrian, 2002ko abuztuaren 10ean

      Índice home